Asiriar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Asiriarrak[7] (asirieraz: ܣܘܪܝܝܐ), batzuetan siriakoak edo kaldear katolikoak deituak, antzinako iparraldeko Mesopotamian jatorria duen etnia da. Herri semita da, ekialdeko arameraren dialektoak hitz egiten dituena.
Asiriar | |
---|---|
Asiriar bandera modernoa | |
Biztanleak guztira | |
2.000.000-4.240.700[1][2] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Irak: 300.000[3] Siria: 400.000[4] | |
Hizkuntza | |
Aramera | |
Erlijioa | |
Siriar kristautasuna. | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Mhallami, Mandear, Judu, Levantetar |
Akadiar eremuen iparraldean dute jatorria, K.a. XXIV eta k. o VII. mendeen artean Asiria izan zen eskualdean. Egun, asiriarren eremua hainbat herrialderen artean banaturik dago: iparraldeko Irak, hego-ekialdeko Turkia, ipar-mendebaldeko Iran eta ipar-ekialdeko Siria. Eskualde horretan indigenak dira. Denak fededunak ez badira ere, gehienak kristauak dira, ekialdeko zenbait errituren jarraitzaileak[8].
XX. mendean zehar, asiriar asko Ipar Amerikara, Kaukasora, Australiara eta Europa emigratu ziren.[9] Otomandar Inperioak Lehen Mundu Gerran bultzaturiko asiriar genozidioak, Irakeko Simeleko sarraskiak (1933), Irango islamiar iraultzak (1979), Irak eta Siriako Baath Alderdiaren politikak, Saddam Husseinen Al-Anfal kanpainak[10] edo iparraldeko Irakeko kurduen politikak jazarpena eta ondorengo emigrazioa bultzatu zituzten.