Balaenoptera omurai
Oso gutxi ezagutzen den zere espeziea da eta Ozeano Atlantikoan zein Indo-Pazifikoan bizi da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Balaenoptera omurai oso gutxi ezagutzen dugun zere espezie bat da[1]. Bere deskripzio formalaren aurretik askotan agertzen zen Balaenoptera edeni espeziearen bertsio nano gisa. Izena Hideo Omura japoniar zetologoaren omenez darama[2].
Datu azkarrak Balaenoptera omurai, Iraute egoera ...
Balaenoptera omurai | |
---|---|
Iraute egoera | |
Daturik gabe (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Balaenopteridae |
Generoa | Balaenoptera |
Espeziea | Balaenoptera omurai [[Shiro Wada, Masayuki Oishi, Tadasu K. Yamada|]], 2003 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Itxi
Deskribapena 2003an egin zuen Nature aldizkarian japoniar zientzialari talde batek. Bederatzi aleren DNA mitokondriala eta morfologia aztertuta determinatu zuten beste espezie bat zela. Beranduago aurkitutako beste ale batzuen genetikak demostratu du espezie ezberdina direla eta zereen eboluzioan bereizitako lehen espezieetako bat dela. Baliteke balea urdinaren ahaide gertukoa izatea[2][3].