Bernardo Atxaga
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bernardo Atxaga, agiri ofizialetako izen-deiturez Jose Irazu Garmendia[2] —lagunartean, Joseba— (Asteasu, Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27a), euskal idazle entzutetsu eta nabaria da, Euskal Herrian nahiz nazioartean. Bereziki, 1988an plazaratutako Obabakoak ipuin-bildumak eman zion ospea; hainbat hizkuntzatara itzulia da. Geroztik, egungo euskal literaturaren erreferentzia nagusi bilakatu da, batez ere atzerrian, eta makina bat sari jaso du. Eleberria, ipuina, saiakera eta, neurri apalagoan, olerkigintza, antzerkia eta gidoigintza jorratu ditu. Era berean, haur literaturako lan ugari egin ditu.[3] 2007az geroztik euskaltzain osoa da.[4]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Bernardo Atxaga | |
---|---|
(2014) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Irazu Garmendia |
Jaiotza | Asteasu, 1951ko uztailaren 27a (72 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Zalduondo |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Asun Garikano |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea : filosofia, humanitateak Bilboko Unibertsitatea 1973) lizentzia : ekonomia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, haur literatura idazlea eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia Pott Banda Jakiunde |
Mugimendua | Euskal literatura |
Izengoitia(k) | Bernardo Atxaga |
Genero artistikoa | kontakizun laburra eleberria olerkigintza saiakera |
atxaga.eus | |
|
Itxi