Dar es Salaam
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dar es Salaam[1] (arabieraz: دار السلام, Dār as-Salām; lehenago Mzizima) Afrikako ekialdean dagoen hiria da, bai eta Tanzaniako hiri nagusia eta hiriburua izandakoa. Gaur egun, haatik, eskumen administratiboak gordetzen ditu, Dodoma hiriburu ofiziala izan arren Indiako ozeanoaren kostaldean kokatuta dago. Metropoli-barruti osoak 2.456.100 biztanle zituen 2005ean.
Dar es Salaam | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Tanzania |
Tanzaniako eskualde | Dar es Salaam (eskualdea) |
Posta kodea | 10000–19999 |
Geografia | |
Koordenatuak | 6°48′58″S 39°16′49″E |
Azalera | 1393 km² |
Altuera | 12 m |
Demografia | |
Biztanleria | 4.715.000 (2016) 350.459 (2012) |
Dentsitatea | 3.384,78 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1862 |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Hanburgo |
1866 arte Mzizima swahilizko izena eduki zuen, baina hortik aurrera Zanzibarko sultan batek emandakoa gorde izan du gaur egun arte. Hiriak Bongo ezizena ere hartzen du hiritarren artean, "burmuina" esan nahi duen swahilizko berba, hiriko bizimodu zailari aurre egiteko azkartasuna aipatuz.
1998ko abuztuaren 7an Al-Qaedarekin lotutako talde terrorista batek atentatua egin zuen AEBetako enbaxadaren aurka, hiri honetan, 11 pertsona erailez.[2]