Dentsitate (fisika)
masa bolumen unitateko / From Wikipedia, the free encyclopedia
Fisikan eta Kimikan, dentsitatea deritzo bolumen jakin batean dagoen masaren kantitateari dagokion magnitudeari. Zehatzago izendaturik, "masa-dentsitatea" edo "dentsitate masikoa" terminoak ere erabiltzen dira preseski, zein magnituderen dentsitatea den adierazteko; izan ere, masa magnitudearekin erabiltzeaz gain, "dentsitate" izena elkartutik agertzen da hainbat magnitude fisikorekin, hala nola "energia-dentsitatea", "korronte-dentsitatea"... terminoetan. Dena den, artikulu hau masa-dentsitateari buruzkoa da, eta hemendik aurrera dentsitate hitz hutsaz aipatuko da, bestelako magnituderen izenik erantsi gabe.
- Artikulu hau Fisikako neurriari buruzkoa da; Demografiako neurria gaitzat duena beste hau da: «Biztanle dentsitatea»
Dentsitate hitza latinezko densĭtas, -ātis hitzetik dator, eta greziar alfabetoko letrarekin sinbolizatzen da ("rho" deitzen da). Magnitude eratorria da, dimentsioa duena, eta nazioarteko SI sisteman dagokion unitatea edo da. Ur puruaren dentsitatea da -ko tenperaturan.[1]