Diputatuen Kongresua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Diputatuen Kongresua (gaztelaniaz Congreso de los Diputados) Espainiako Gorteen behe ganbera da, espainiarrak ordezkatzen dituen instituzioa, hain zuzen ere. Gutxienez 300 eta gehienez 400 diputatu ditu. Hauek, Espainia osoko hauteskunde-mugabarruetan aukeratzen dira, normalean probintziak izaten direnak. Diputatuen agintea, 4 urtekoa da. Espainiako Gobernuaren presidentea, Kongresuan aukeratzen da.
Datu azkarrak Diputatuen Kongresua Congreso de los Diputados, Mota ...
Diputatuen Kongresua Congreso de los Diputados | |
---|---|
XIV. legegintzaldia | |
Mota | |
Mota | Behe ganbera |
Zuzendaritza | |
Presidentea | Meritxell Batet (PSOE) 2019. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 350 |
Alderdi politikoak | ██ PSOE
██ PP ██ Cs ██ Unidas Podemos ██ Vox██ ERC-Sobiranistes ██ JxCat██ EAJ-PNV██ EH Bildu██ CC██ NA+██ Compromís██ PRC |
Hauteskundeak | |
Bozketa sistema | Zerrenda itxien bidezko ordezkapen proportzionala D'Hondt metodoa erabiliz |
Azken hauteskundeak | 2019ko azaroa |
Batzarlekua | |
Espainiako Gorteen jauregia, San Jeronimo ibilbidea, Madril | |
Webgunea | |
www.congreso.es |
Itxi
2012ko uztailaz geroztik, urte luzeetan Kongresuaren egoitza hesiz eta poliziaz inguratuta egon zen, herritarren protestetatik babesteko.[1]
Espainiako Gorteen jauregiaren egoitza du.