Ebola gaixotasun biriko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ebola gaixotasun birikoa edo ebola sukar hemorragikoa jatorri birikoko gaixotasun kutsakorra da, ebola birusak sortua, gizakiari eta beste primate batzuei eragiten diena. Gizakiarengan gaitza nahiko berria da, lehen kasuak Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Sudanen[1] 1976an agertu baitziren. Gaitzaren heriotza-tasa altua da, infektatuen % 50 eta % 90 artean hiltzen baita, birus motaren arabera.
- Artikulu hau gaixotasunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ebola (argipena)».
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Ebola gaixotasun birikoa | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Sukar hemorragiko birikoa, Filoviridae infectious disease (en) , gaixotasun biriko kutsakorra, infekzio nosokomiala eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Ebolavirus Ebola birusa |
Sintoma(k) | goragalea, oka, buruko mina, beherakoa, sukarra, Negela, Arnasestua, artralgia, konjuntibitisa, Odoljarioa, Sudurreko odoljarioa, barne-odoljarioa, mialgia, tripako mina pozoitzea |
Sortzen du | Afrika mendebaleko ebola agerraldia |
Patogenoaren transmisioa | ukitzeen bidezko kutsapen haemocontact transmission of pathogen (en) |
Azterketa medikoa | miaketa fisiko, Hemograma, ELISA, viral culture (en) , Polimerasaren kate-erreakzioa, Mikroskopio elektroniko Immunofluoreszentzia |
Honen izena darama | Ebola ibaia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A98.4 |
GNS-9-MK | 065.8 |
GNS-10 | A98.4 |
GNS-9 | 065.8 |
DiseasesDB | 18043 |
MedlinePlus | 001339 |
eMedicine | med/626 |
MeSH | D019142D019142 |
Disease Ontology ID | DOID:4325 |
Itxi
1976az geroztik, birus eragileak epidemia batzuk sortu ditu Afrika aldean. Izurrite gehienak Kongoko Errepublika Demokratikoan, Gabonen, Sudanen, Ugandan eta Boli Kostan gertatu dira. Horretaz gain, birusak Afrikako erreserbetan bizi diren gorila eta txinpantzeen artean hondamen handiak egin ditu, milaka primate akabatu baititu urte gutxitan.