Garapen Jasangarrirako 12. helburua: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriaren Helburuen 12. helburua da.[1] Munduko kontsumoa eta ekoizpena, ingurumenaren eta baliabide naturalen erabileran oinarritzen dira, planetan inpaktu suntsitzaileak izaten jarraitzeko moduan.
Azken mendeko aurrerapen ekonomiko eta sozialarekin batera, ingurumenaren degradazioa gertatu da, eta horrek arriskuan jartzen ditu gure etorkizuneko garapenaren mende dauden sistemak, izan ere, gure biziraupena bera.
Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak gutxiagorekin gehiago eta hobeto egitea du helburua. Gainera, hazkunde ekonomikoa eta ingurumen-degradazioa bereiztea, baliabideen eraginkortasuna handitzea eta bizimodu jasangarriak sustatzea. Beste aldetik, pobrezia arintzen eta ekonomia berdeetara eta karbono gutxi isurtzen duten ekonomietara igarotzen ere lagundu dezakete.[2]
Lau atal aztertzen dira orri honetan: historia, ekonomia, argazkiak eta gaur egun. Historiaren atalean, bi artikuluen iruzkinak aurkitu daitezke, hauek 12. helburuaren perspektiba historikoa jorratzen dute. Ekonomiaren atalean, aldiz, helburu honen bilakaera historikoa erakusteko adierazleak daude, grafikoak, hazkunde-tasak eta zenbaki indizeak interpretatuz baita iruzkinak ere. Segidan, argazkien atalean, 12. helburuaren ibilbide historikoaren argazkiak ikus daitezke, bakoitzak bere iruzkinarekin. Azkenik, gaur egun atalean, gaur egungo bi albiste bere iruzkinekin daude, NBE-aren helburuarekin lotuta daudenak.