Helen Hunt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Helen Elizabeth Hunt (Culver City, 1963ko ekainaren 15a - ) Estatu Batuetako aktorea da, Oscar sariaren irabazlea.
Helen Hunt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Helen Elizabeth Hunt |
Jaiotza | Culver City (Kalifornia), 1963ko ekainaren 15a (60 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Gordon Hunt |
Ama | Jane Elizabeth Novis |
Ezkontidea(k) | Hank Azaria (1999ko uztailaren 17a - 2000ko abenduaren 18a) |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | California State University, Los Angeles (en) Providence High School (en) Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, ahots-aktorea, zinema ekoizlea eta antzerki aktorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
1970eko hamarkadan hasi zen antzerkigintzan ume aktore bezala. 1990eko hamarkadan aktore ospetsua bihurtu zen Ameriketako Estatu Batuetako telebistari esker. Izan ere, Paul Reiserrekin batera lan eginda, Mad About You[1] telesaioarengatik 1996[2], 1997, 1998 eta 1999an Emmy Saria lortu zuen Helen Huntek. 1999rako AEBetako telebistako emakumezko aktore ordainduena zen[3], 1 milioi dolar atal bakoitzeko irabazten baitzuen.
Hollywoodeko filmetan ere arrakasta izan du. 1998ko As Good as It Gets filmari esker emakumezko aktore onenaren Oscar saria[4] eskuratu zuen. Urte horretan, Oscar, Emmy eta Golden Globe sariak lortu zituen, horrelakoa erdietsi duen emakume bakarra.