Isaak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Isaak[1][2] (hebreeraz: יִצְחָק, Yitsẖak edo Yiṣḥāq; antzinako grezieraz: Ἰσαάκ, Isaak; latinez: Isaac; arabieraz: إسحٰق edo إسحاق, ʼIsḥāq) Bibliako bigarren hebrear aitalehena da, Abraham eta Sararen seme bakarra.
Datu azkarrak Argitalpena, Ageri den obrak ...
Isaak | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , K.a. 1851 |
Heriotza | Kanaan, K.a. 1671 |
Herrialdea | baliorik ez |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | Gerar (en) |
Jarduera | artzaina |
Familia | |
Aita | Abraham |
Ama | Sara |
Ezkontidea(k) | Rebeka |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Itxi
Hasiera liburuaren arabera, Isaak jaio zenean Abrahamek 100 urte baino gehiago zituen eta Sara antzutzat zeukaten. Jainkoak Abrahami, fedea eta esanekotasuna frogatzeko, bere semea sakrifikatzeko eskatu zion. Sakrifizioa amaitzear zegoela, ordea, aingeru batek salbatu zuen Isaak. Bere lehengusu Rebekarekin ezkondu zen, eta bi seme izan zituen: Esau eta Jakob. Bibliako aitalehenen artean, izena aldatu ez zuen bakarra izan zen, eta baita Kanaan utzi ez zuen bakarra ere. 180 urte zituela hil zen.