Iñaki Goikoetxea Beristain
futbolari Debarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Iñaki Goikoetxea Beristain (Deba, 1982ko maiatzaren 6a-) futbolari ohi gipuzkoarra da, aurrelari postuan zebilena. Amaikak-Bat taldeko harrobian hezia, Championnat de France amateur ligako Aviron Bayonnais euskal taldean erretiratu zen.[1] Teknika zoragarria erakusten du jokatzen duen bakoitzean eta oso arriskutsua da area barruan, aurrelaria eta punta-erdia lanetan murgilduta ibiliz. Golak sartzeko erraztasun handia dauka eta aritu den taldeetan beti hala frogatu izan du. Adibidez, azken urteotan 3. goleatzailea izan da 2007-08 denboraldian 2.B mailako Euskadiko talde guztien artean. Teknikaz gain pertsonalitateduna da debar futbolaria. Arrazoia bere alde duenean, inor isilarazi behar badu egin-egiten du haren futbola erakutsiaz eta ezin ahantzi bere futbolarekiko filosofia, alegia, hazten jarraitzea.
Iñaki Goikoetxea Beristain | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Iñaki Goikoetxea Beristain | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Deba, 1982ko maiatzaren 6a (42 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,80 metro |
2008ko urriaren 30ean, Irungo Gal Stadiumean, Errege Kopako final hamaseirenak zeuden jokoan. 5000 ikusle baino gehiagoren aurrean, hortxe zegoen bigarren B mailako Real Union lehen mailako Real Madril ahalguztiduna aurrean zuela. Dena irundarren aurka izanik Real Unionek 3-2 irabazi zion Real Madrili garaipenaren gola 63. minutuan Iñakik berak eginez.
2. A Mailara igotzeko bueltako partidan, 2009ko ekainaren 21ean Irungo Gal Stadiumean jokatua, Real Unionek 3 eta 1 irabazi zion A.D. Alcorcon taldeari, Iñakiren golak markagailua ireki zuelarik. Gainontzeko golak Eneko Romok eta Juan Domínguezek sartu zituzten, 45 urte ostean Irungo Real Union 2. A Mailara bueltaraziz.
2009-2010 denboraldian 2. A Mailan aritu zen Real Unionekin beste urtebetez sinatu[2] zuelako. Honela, estreinakoz, 2. A Mailan aritu zen.