Jupiter (mitologia)
Antiznako erromatarren jainko nagusia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jupiter[1] (latinez: Iuppiter, Iovis genitiboa) erromatar panteoiko jainko gorena da, Saturnoren eta Rearen semea. Erromatarrentzat eta Italiako beste herrientzat zeruaren, eguneko argiaren, eguraldiaren, tximistaren eta trumoiaren jainkoa zen[2].
Jupiter (mitologia) | |
---|---|
Antzinako Erromako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Iuppiter |
Sexua | gizonezkoa |
Ikonografia | tximista, arranoa eta hasta (en) |
Baliokideak | Zeus, Perun (en) , Thor eta Jupiter (en) |
Familia | |
Aita | Saturno |
Ama | Ops |
Ezkontidea(k) | Junon |
Bikotekidea(k) | Latona (en) eta Juturna |
Seme-alabak | Vulkano, Diana, Herkules, Bako, Iuventas (en) , Marte, Belona, Minerva, Apollo (en) , Iarbas (en) , Merkurio eta Proserpina |
Anai-arrebak | Junon, Vesta, Pluton, Neptuno eta Zeres |
- Artikulu hau greziar jainkoari buruzkoa da; planeta gaitzat duena beste hau da: «Jupiter (planeta)»
Gero, greziarren Zeus jainkoarekin elkartu zuten, eta haren genealogia eta gertaerak erantsi zizkioten. Erromako tradizio literarioan, Zeusen irudikapena Jupiterrenaren gainetik jartzen da, halako moldez non mitoek eta ikonografiak nahasten baitituzte bi jainkoek. Horregatik, Jupiterri, ordura arte ia mitologiarik edo ahaidetasunik gabea, Zeus jainko grekoaren ezaugarri mitologikoak egozten zaizkio. Hala, Jupiter Junon arrebarekin ezkonduta dago. Jupiter Neptunoren eta Plutonen anaia zen, Poseidonen eta Hadesen baliokide erromatarrak, hurrenez hurren. Bakoitzak unibertsoko hiru erresumetako bat zuzendu zuen: zerua, urak eta azpimundua.
Iuppiter Optimus Maximus deitzen zioten, Erromako Estatuaren patroia zelako: legea eta ordena sozialaz arduratzen zen.