Kiev erasoaldia edo Kieveko erasoaldia Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, 2022an, Ukrainako hiriburua, Kiev, eta inguruko oblastak errusiar kontrolpean hartzeko bideratutako erasoaldia izan zen. Otsailaren 24ko goizean, Errusiako Indar Armatuak oblastera sartu eta Ukrainako Indar Armatuei aurre egin zieten.[60][61] Kieveko erasoaldia garrantzitsua da Ukrainako aginte militar eta politikoak oblast bertan baitute egoitza.[35]
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Itxi
Martxoaren 5erako, hiriaren inguraketa-estrategiaren barruan, Butxa, Hostomel eta Vorzel hiriak Errusiaren alde eroriak ziren.[62][63] Martxoaren 29an, halere, Errusiak iragarri zuen bere indarrak Kiev eta honen inguruetatik erretiratzen zituela.[64] Ukrainako agintariek 2022ko apirilaren 2an Kiev Oblastaren erabateko kontrola berreskuratu zutela baieztatu zuten.[65][66]