Kronos
From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar mitologian, Krono[1] edo Kronos[2] (antzinako grezieran Κρόνος Krónos deitua, Cronus latinez)[3][4] Gaia (lurra) eta Uranoren (zerua) ondorengo jainkotiar ziren titanen lehen belaunaldiko figura nagusia zen (bai eta gazteena ere zenbait mitoren arabera). Kronok haren aita Urano tronutik kendu eta Urrezko Aro mitologikoak iraun artean mantendu zuen bere gobernu aldia, ostera seme zuen Zeusengandik uzkailia izan zelarik eta ordainetan Tartarora[5] kondenatua edo Eliseo Zelaien[6] paradisua zaintzera bidalia.
Kronos | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ikonografia | igitaia |
Baliokideak | Saturno eta Saturn (en) |
Familia | |
Aita | Urano |
Ama | Gaia |
Ezkontidea(k) | Rea |
Bikotekidea(k) | Heimarmene (en) eta Evonyme (en) |
Seme-alabak | Zeus, Hestia, Hades, Poseidon, Demeter, Hera, Enyalius (en) , Kiron, Dolops (en) , Eriniak, Moirak, Krio eta Doloncus (en) |
Anai-arrebak | Rea, Japeto, Hiperion, Temis, Tea, Ozeano eta Tetis |
Maiz, igitai edo sega antzeko bat eskuan zuela irudikatu ohi zen, zeina bere aita Urano zikiratu eta tronugabetzeko armatzat erabili zuela kontatzen baitzen. Atenasen, hilak hamabi betetzen zituen aldiro (Hekatombaion), Kronia izeneko festa bat antolatzen zen Kronoren omenean uzta ospatzeko, hain zuzen ere, Urrezko Aro bertutetsuarekin izan zuen harremana medio, uztaren ugazaba izaten jarraitzen zuela iradokitzen baitzen. Antzinate klasikoan Krono Saturno erromatar jainkoarekin ere identifikatua izan zen.