Nafarroako errege-erreginen jauregia
eraikin babestua Iruñean / From Wikipedia, the free encyclopedia
Antzinako Nafarroako errege-erreginen jauregia egun Nafarroako Artxibo Orokorraren egoitza da eta Iruñeko eraikin historikorik zahar eta adierazgarrienetakoa da[1].
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Nafarroako errege-erreginen jauregia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Nafar bidea Iruñeko Alde Zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′13″N 1°38′40″W |
Historia eta erabilera | |
Erabilera | egoitza ofiziala |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-187 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0009087 |
187 | |
Webgune ofiziala | |
Itxi
- Artikulu hau Iruñekoari buruzkoa da; Lizarrakoa gaitzat duena beste hau da: «Nafarroako errege-erreginen jauregia (Lizarra)»
Eraikina Nafarroako erregeek eraiki zuten XII. mendean bere egoitza izateko, baina XVI. mendeko Nafarroako konkistaren ondoren erregeorderena izan zen. Gero kapitaintza jeneral eta 1971 arte gobernu militar bihurtu zen.
Luzaroan utzita izan ondoren, 2003an Rafael Moneok berreraiki eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusi bilakatu zen, ordura arte funtzio hori betetzen zuen Antzinako Nafarroako Artxibo Orokorra (Nafarroako jauregiaren alboan) ordezkatuz.