Palestinako gerraren biktimak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Palestinako gerraren biktimak dira Palestinako lurraldean 1948tik dago abian Israelen eta Palestinaren arteko gatazkan hil eta zauritu direnak. Milaka biztanle hil dira, urte askotan zehar jasan dituzten erasoetan. 2008tik eta 2023ko urriaren 7a bitartean, NBEk 6.407 hildako palestinar eta 152.560 zauritu erregistratu ditu[1]. 2023an, 199 israeldar bahitu zituzten Hamasen erasoaldian[2].
Palestinako gerraren biktimak | |||
---|---|---|---|
Arabiar–israeldar gatazkaren ondorioz | |||
Israel eta Palestinako Lurraldeak | |||
Data | XX. mendearen erdialdea - egun
| ||
Lekua | Israel eta Palestinako Lurraldeak | ||
Gudulariak | |||
| |||
Lehen Arabiar-Israeldar gerratik, Palestina historikoko ehunka mila biztanle eta haien ondorengoak beraien lurraldean bertan edo Ekialde Hurbileko beste herrialde batzuetan bizi dira errefuxiatuta, hala nola Sirian, Libanon eta Jordanian.
Gaur egun, 5,9 milioi pertsona bizi dira Israeleko gerrak inguratutako errefuxiatu-esparruetan, armadak inguratutako eremuetan, bonbek suntsitutako hirietan, bizitza noble baterako beharrezkoa den gutxienekoa ez den kanpin-dendetan eta laguntza lortzea zaila den lekuetan[3].
Eremua | Biztanleria | Errefuxiatuak | Esparruak | % errefux. |
Gaza | 2.048.000 | 1.388.455 | 8 | %68 |
Cisjordania | 3.009.000 | 828.328 | 19 | %28 |
Libano | 6.000.000 | 469.555 | 12 | %8 |
Jordania | 10.172.000 | 2.206.736 | 10 | %22 |
Siria | 19.065.000 | 551.873 | 9 | %3 |
Guztira | 40.294.000 | 5.444.947 | 58 | %14 |