Tebas (Egipto)
Antzinako Egiptoko hiria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Tebas[1] (izen greziarra) Egiptoko Inperio Ertainaren eta Egiptoko Inperio Berriaren hiriburua izan zen. Egungo Luxorren kokatua zegoen.
- Artikulu hau Egiptoko hiri zaharrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tebas».
Antzinako Tebas bere nekropoliekin1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Luxorreko tenplua | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii, vi |
Erreferentzia | 87 |
Kokalekua | EGY |
Eskualdea2 | Herrialde arabiarrak |
Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Tebas, Uaset "uas zetruaren hiria" izeneko antzinako hiria, Homerok "ehun ateen hiria" deitua bertako harresietan irekitzen ziren ate ugariengatik, arabiarrek Al-Uqsur "Jauregien Hiria" deitu zuten eraikin erlijioso monumentalen hondarrengatik. Antzinako jauregitzat hartuak izan ziren.
Bere izen egiptoarra Uaset
zen, greziarrek Tebas (Θῆβαι, Thēbai) deitu zuten, hebrearrek No-Amon eta arabiarrek Luxor (الأقصر, Al-Uqsur).