Uhandre (mitologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Uhandrea edo Itsas lamina gerritik gora emakumezkoa eta gerritik behera arraina den itsasoko ninfa da[1]. Uhandreak askotan agertzen dira folklore, literatura, mitologia eta herri kulturan.
- Artikulu hau izaki mitologikoari buruzkoa da; animalia gaitzat duena beste hau da: «Uhandre»
Greziar mitologian sirena zuten izena, hori zela eta, erromantze hizkuntzek biak nahasten dituzte. Lehendabizikoz, K.a. 1000 inguru agertu ziren Asirian non Atargatis jainkosak eta babiloniar Enkik itxura hau zuten.
Eskoziar mitologian, ceasg edo "olatuaren neskamea" dute izena[2] eta euskal mitologian lamiek antzeko itxura ere badute.