Ukipen leiar
Leiar mehe eta kurbatua, kristal edo plastikozkoa, kornearen gainean ezarri eta eusten dena, ikusmen-akatsak (astigmatismoak edo miopia handiak) zuzentzeko edota helburu estetikoz erabilia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ukipen leiar edo Lentillak begietan jartzen diren lente zuzentzaileak edo kosmetikoak dira, zehazki kornea zaindu eta lubrifikatzen duen malko-geruzaren gainean. Lente horiek osasun-produktuak dira, eta lente horien osasun baldintza guztiak bete behar dituzte.[1] Hau da Euskaltzaindiaren definizioa: "Plastikozko edo beirazko leiarra, alde batetik konkaboa eta bestetik konbexua dena, ikusmen akatsak zuzentzeko, kornearen gainean ezartzen dena".[2]