Zerrenda:Dena da ETAren bitxikeriak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dena da ETAren bitxikeriak gai honen inguruko bitxikeriak aipatzen ditu.
- Javier Vizcainok aurkeztutako Cocidito Madrileño irrati saioan, era ironikoan askotan agertzen ziren Espainiako komunikabideetan euskal gaietaz zuten iritzi eta eraso kontraesankorrak.
- Nahiz eta dokumentala ikusi ez zutela aitortu, Espainiako Gobernuko bi ministro, Ángel Acebes eta kulturako ministroa zen Pilar del Castillo, Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra dokumentalaren aurka, publikoak pelikula hori ikusi ez zezan neurriak jartzea eskatu zioten orduan Donostiako alkatea zen Odon Elorzari. Nahiz eta pelikula ez zuela ikusi aitortu, Ángel Acebes, pelikularen aurkaren iritzia eman zuen. [1] [2]
- Nazio Batuen Erakundearentzat, Madrilgo 2004ko martxoaren 11ko atentatuak, ETAk egin zituen. Espainiako Gobernuaren presioaren ondorioz, egun horretan bertan ETAri egotzi zioten atentatuak eta akta bat sinatu zuen ETAren aurka. NBEko "The Security Council" edo euskaraz, Babeserako Kontseiluak, ezin du akta bat aldatu behin sinatu eta gero, beraz horrela geratu da eta horrela dago bere internetekon orrietan.[3]
- 2004ko apirila. Xabier Zumalde Artean egindako museo txiki baten ondorioz Espainiako nazionalistak sutan ipini zituen besteak beste "zulo" bat egoteagatik[4][5]. 2020an Espainiako Gobernuak sustatutako "ETAren museoan" "zulo" bat egoteak ez zien inolako ardura eman.
- 2004ko ekaina. Lapur batek bi goardia zibil hil zituen Castejónen. Hasiera batean, ETAk egindako atentua uste zutenez, Nafarroako gobernuak bi goardia zibil hauei hil osteko domina bana emango zien. Hilketaren arduradunen zalantzak azaleratu eta gero zera esan zuen Miguel Sanzek, orduko Nafarroako lehendakariakː «itxaron behar da, ez baita berdina atentatu terrorista edo delitugile arrunta baten erailketa». Bere iritzian, hilketen ardura norena zen guztiz aldatzen du egoera izan ere «trataera ez da berdina ez giza ikuspuntu batetatik ezta instituzional batetatik ere».[6]
- 2007ko azaroan Alfredo Pérez Rubalcabaren iritziz, kale borrokan parte hartzen duten %30a ETAn amaitzen zuten. Era kontraesankorrean, 2000. urtetik aurrera, Espainiako zigor legeetarako, kale borrokarekin harremana zuten pertsonak, ETAkideak ziren eta ETAren aurkako neurri berberak esartzen zizkieten. [7]
- 2009ko irailean Dignidad y Justiciak eskatuta, Baltasar Garzonek 'Arraldeko presoen ekitaldia' zelatatzera bihaldu zuen polizia espainiarra. Dignidad y Justiciakoak ez zekitena zera zenː Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ziria sartu zietela eta bere web orrian (www.askatu.org) agertzen ziren omen ziren "presoak" ETBko hiru aktore zirela eta Arralde Goenkaleko herri asmatua zela[8].
- 2009ko urrian Espainiako lehendakariordea zen Alfredo Pérez Rubalcabak zera esan zuenː "Bi bide besterik ez daude, edo ETAk armak uzten ditu edo Batasunak ETA uzten du"[9]. Era kontraesankorrean, Espainiako epaileentzat jadanik (baina baita Europar Batasunako legediarentzat) Batasuna ETAren zati bat zen[10].
- 2010ko martxoan Frantziako eta Espainiako poliziek bost (ustezko) Etakideen bideoa bat zabaldu zuten bai komunikabideetan baita sarean ere. Izatez, ez ziren Etakideak Frantzian oporretan zeuden suhiltzaile katalan batzuk baizik, Kataluniako Generalitateak jakinarazi zuenez[11]. Frantziak akatza aitortu eta gero askatu zituzten. Suhiltzaileek Kataluniako Generalitateari eskerrak eman zioten, beragatik ez balitz, Frantziako Gobernuak kartzelan mantenduko zituztela baieztatu eta gero[12].
Sakontzeko, irakurri: «Dena da ETA»