Zirkulazio-argi
Tresna elektrikoa, argi-seinaleen bidez ibilgailuen zirkulazioa arautzen duena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zirkulazio-argi –batzuetan, argi soilik–[1] edo semaforoa (Heg.)[2] errepide eta kaleetan dagoen trafiko-seinale argiduna da eta igaro daitekeen ala ez adieraztean du. Eskuarki, hiru edo bi argiz osatua egoten da.
- Artikulu hau trafikoa arautzeko seinale argidunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Semaforo (argipena)».
Zirkulazio-argiak, teknikoki trafikoa kontrolatzeko seinale gisa ere ezagutzen direnak, bide elkarguneetan eta trafikoa erregulatzeko beste toki batzuetan kokatzen diren seinale gailuak dira, eta, beraz, oinezkoen zirkulazioa arautzeko ere balio du. Lehen zirkulazio-argia, John Peake Knightek sortua, Londresen ezarri zen 1868an.
Trafiko-seinaleen gorakada automobil-trafikoaren hazkunde azkarrari lotuta dago, batez ere Estatu Batuetan, Henry Fordek 1908an t eredua sartu eta 1913tik aurrera seriean ekoizten hasi ondoren. Lehen aldiz, autoak merkeak ziren eta batera joan-etorriak egiteko behar bezain fidagarriak.
Munduko lehen zirkulazio-argiak bizitza laburra izan zuen. Laspel bidez pizten zen, eskuz, eta Londresen instalatu zen 1868ko abenduan. Hilabete batzuk beranduago eztanda egin zuen eta kudeatzen zuen polizia zauritu zuen[3]. 1890ko hamarkadatik aurrera beharrezko bilakatzen hasi zen trafikoa kontrolatzea, baina ez zen izan 1910era arte Earnest Sirrinek lehenbizikoa patentatu zuena, Chicagon. "STOP" eta "PROCEED" hitzak zituen, baina ez ziren pizten[4].
Kolorezko argiak zituen lehen zirkulazio-argia 1914an, Alfred Benesch-ek asmatu zuen, Estatu Batuetako Cleveland hirian[5]. Lau urte geroago Britainia Handiko zirkulazio-argietan hiru margoko sistema erabiltzen hasi ziren.
Zirkulazio-argia, trafikoa eta oinezkoak kontrolatzeko egina da. Autoek oinezkoak pasatzen uzteko, edo alderantzizko helburuarekin jartzen dira. Beste batzuetan ere, auto desberdinak (bidegurutze batean...) kontrolatzeko, eta gidatzea errazagoa izan dadin jartzen dira, istripurik ez gertatzeko etab.