Lehen gerra arabiar-israeldarra, israeldarrek Independentzia Gerra (hebreeraz:מלחמת העצמאות) edo Askatasunaren Gerra deitua, Israelek eta aldameneko estatu arabiarrek borrokatu zuten lehen gerra izan zen. Palestinarrentzat, gerrak Hondamendia (arabieraz:النكبة,al Nakba) deitutako aroaren hasiera eman zuen.[7]1948 eta 1949 urteetan gertatutako gatazka izan zen, ondorio moduan milioi erdi arabiar errefuxiatu baino gehiago utzi zituenak.[8]
Datu azkarrak Data, Lekua ...
1948ko Arabiar-israeldar Gerra
Avraham "Bren" Adan kapitainak Umm Rashrashen (egungo Eilaten) bandera ezarriz, gerraren amaieraren ikurra dena[1]
Data
1948ko maiatzaren 15 – 1949ko martxoaren 10 Armistizioa: 1949ko uztailaren 20
Politikariak: Azzam Pasha Abdullah Jordaniakoa Muzahim al-Pachachi Haj Amin al-Husseini Farouk I.a Egiptokoa Husni al-Za'imMilitarrak: John Bagot Glubb Habis al-Majali Fawzi al-Qawuqji Hasan Salama † Ahmed Ali al-Mwawi
Egipto: hasieran 10.000 eta amaieran 20.000 Irak: hasieran 3.000 eta amaieran 15.000–18.000 Siria: 2.500–5.000 Transjordania: 8.000–12.000 Libano: 1.000[6] Saudi Arabia: 800–1.200 Yemen: 300 Arabiar Askapen Armada: 3.500–6.000.
Galerak
6.373 hildako (4.000 soldadu eta 2.400 zibil inguru)
8.000–15.000 hildako: 3.000 palestinar, 2.000 egiptoar, 1.000 jordaniar eta 1.000 siriar inguru
Itxi
Nazio Batuek1947an Britainiarren Agindupeko lurraldea israeldarren eta palestinarren artean erdibitzeko delibero hartu ostean, arabiarrek onartzeari muzin egin zioten. Hortaz, Egipto, Siria, Jordania, Libano eta Irakeko armadek fundatu berri zen Israel estatua eraso zuten. Ondorioz, lurraldea Israel, Egipto eta Jordaniaren artean banatu zen.