Abu Simbel
From Wikipedia, the free encyclopedia
Abu Simbel[1] (arabieraz أبو سنبل edo أبو سمبل) Ramses II.a faraoiak eraikitzea agindutako harkaitzean zulatutako bi tenpluk osatzen duten multzoa da. Abu Simbelgo tenplu nagusia, Egipto guztiko hobekien kontserbatua dagoenetako bat da. Herrialdearen hegoaldean dago, Aswandik hirurehun kilometro ingurura, bere jatorrizko kokapenetik gertu.
Abu Simbelgo eta Filaeko nubiar monumentuak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Abu Simbel | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii, vi |
Erreferentzia | 88 |
Kokalekua | Egipto |
Eskualdea2 | arabiar herrialdeak |
Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Abu Simbelgo tenpluak[2] Nubiako eta Aswango Aire Libreko Museoaren zati dira. UNESCOk, 1979an, museo hori gizateriaren ondare izendatu zuen, Abu Simbelgo eta Filaeko nubiar monumentuak izenarekin.