Actimel
From Wikipedia, the free encyclopedia
Actimel jogurt likido baten marka komertziala da, Danone enpresa frantziarrak probiotiko moduan ekoiztu eta saltzen duena. 1994an hasi zen Europan merkaturatzen.
Actimel | |
---|---|
Actimel aktiviert Abwehrkräfte. | |
Datuak | |
Mota | Marka, marka erregistratua, produktua, Edaria eta Probiotikoa |
Agintea | |
Jabea | Danone |
Historia | |
Sorrera | 1994 |
Jasotako sariak | Gouden Windei (2010) Goldener Windbeutel (2009) |
webgune ofiziala |
Produktu honen osagai bereizgarria, beste jogurten aldean, bakterio laktiko berezia da, Lactobacillus casei immunitas izenekoa (Lactobacillus casei Danone edo Lactobacillus casei DN-114.001 izenekin ere ezagutua). Bakterio honekin batera, jogurtaren ohiko bakterioak (Lactobacillus bulgaricus eta Streptococcus termophilus) daude.
Horretaz gain, jogurt honek D eta B6 bitaminak ere baditu.
Enpresa ekoizlearen arabera, Actimelek, besteak beste, immunitate-sistema bizkortu eta indartu egiten du, organismoaren defentsa organikoak hobetuz. Beste probiotikoekin gertatzen denaren antzera, baina, ikerketa zientifikoek ez dituzte onura horiek argi baieztatzen, sarritan emaitza kontrajarriak agertzen direlako [1] [2]
Euskal Herrian 100 ml-ko ontzietan saltzen da, eta fruta ezberdinetako zaporeetan ere eros daiteke.