Afrodisiako
From Wikipedia, the free encyclopedia
Afrodisiakoa pertsonen artean sexu-desira areagotzen duen substantzia bat da. Hitza, Maitasunaren jainkosa den greziar izenetik dator, Afrodita (Venus, erromatarrentzat),[1] ugalkortasunarekin eta udaberriko energiarekin lotutako jainkosa. Historian zehar, janari, edari eta portaera batzuek sexua atseginagoa izateko ospea izan dute. Baina, mendebaldeko zientzia medikoak ez du substantzia edo janariren batek bereziki desira edo errendimendu sexuala areagotzen duen frogarik. [2][3][4]
Ustezko afrodisiako batzuk ospea, magia sinpatikoaren printzipioetatik lortzen dute, ostrak kasu, euren formagatik.
4 motatan sailka daitezke:
- Ekintza zentraleko afrodisiakoak.
- Afrodisiakoak, asoziazio sentsual bidez.
- Afrodisiakoak, sexualen antzeko bideak kitzikatzeagatik.
- Tradizio kulturalaren araberako afrodisiakoak.