Agirre baserria
eraikitako euskal ondare nabaria Bergaran / From Wikipedia, the free encyclopedia
Agirre baserria (batzuetan Agerre edo Agarre[1]) Bergaran (Gipuzkoa) dagoen baserria da. Ezaugarri nagusiak, neurri handi batean, XVII. mendearen amaierako arku ugariko karrerapedun baserri barrokoaren tipologiarekin lotzen dira. Ia Debagoienan bakarrik aurki dezakegun baserri-mota hau Euskal Herriko landa-etxebizitzaren arkitektura-kalitate handienetako bat duen eredua da. Hala ere, Agirre baserriak, itxurazko diseinu eguneratuaren atzean XVI. mendeko dolaredun baserri gotiko zahar baten eboluzioa ezkutatzen du, bertako hainbat elementu gordetzen baititu.
- Artikulu hau Bergarako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Agirre (edo Agerre edo Agarre)[1] | |
Agirre baserria eta Agirre baserriko garaia. | |
Kokalekua | |
Lurraldea | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Ezaugarriak | |
Garaia | XVI-XVII. mendeak |
Oinplanoa | 25 x 19,5 m |
Katalogatua | |
Eusko Jaurlaritza | 2004ko maiatzaren 18a |
Udala | Bergara |
2004ko maiatzaren 18an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.[2]