Agnes Randolph
From Wikipedia, the free encyclopedia
Agnes Randolph (Eskozia, 1312 inguru - 1369) Dunbar eta Marcheko kondesa izan zen. Agnes Beltza izenaz ere ezaguna izan zen, begi eta ile beltzak eta larruazal oliba-kolorekoa zituela eta. Patrick, Dunbar eta Marcheko 9. kondearen emaztea izan zen. Mordington Housetik gertu dagoen panteoi batean dago lurperatuta.[1]
Agnes Randolph | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eskoziako Erresuma, 1312 |
Heriotza | 1369 (56/57 urte) |
Familia | |
Aita | Thomas Randolph, 1st Earl of Moray |
Ama | Isabella Stewart |
Ezkontidea(k) | Patrick V, Earl of March (en) |
Anai-arrebak | |
Leinua | House of Randolph (en) |
Jarduerak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Eskoziako Independentzia Gerrak |
Thomas Randolph, Morayko kondearen eta Isabel Stewarten alaba izan zen. Bere aita Roberto I.a Eskoziakoaren iloba eta gerra laguna izan zen eta bere ama John Stewart Bonkyllekoaren alaba izan zen[2]. Agnes Ekialdeko Lothianen dagoen Dunbarreko gazteluaren defentsa heroikoagatik ospetsua egin zen. Gaztelua William Montagu, Salisburyko lehen kondearen setiotik babestu zuen, zeina 1338ko urtarrilaren 13an hasi eta ekainaren 10ean amaitu zen, 1331tik 1341era iraun zuen Eskoziako bigarren independentzia gerraren baitan.[3]