Aiako harria
Euskal Herriko mendilerroa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aiako harria[1] Gipuzkoako mendigunerik zaharrenetarikoa dugu, Aiako Harriaren natura parkearen barnean. Oiartzun, Irun eta Lesakaren (Nafarroa Garaia) artean dago. Mendi berezi-berezia da, ez delako sortu orogenia bidez, baizik eta granitozko intrusio batez.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Aiako harria | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Erroilbide |
Garaiera | 837 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′59″N 1°47′57″W |
Honen parte da | Bortzirietako mendigunea |
Mendikatea | Pirinioak |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Babestutako-eremua | Aiako Harriaren natura parkea |
Geologia | |
Material nagusia | Granito |
Itxi
Bertan, bista izugarriez gozatzeko aukera dago eta horretarako natura parkea bihurtu zuten, Urdaburu mendiarekin batera. Honekin batera, bere faunaz gozatzeko aukera ere ematen du.