Aintzira Mikatz Handia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aintzira Mikatz Handia (arabieraz: البحيرة المرة الكبرى, al-Buḥayrah al-Murra al-Kubrā) Egiptoko ur gaziko lakua da, Suezko ubidearen iparraldeko eta hegoaldeko aldeen artean kokatua. Aintzira Mikatz Txikiaren jarraian dago (al-Buhayrah al-Murra as-Sughra). Bi lakuek batera 250 km-ko azalera hartzen dute. Iparraldetik ere komunikatzen da, Suezko ubidetik, Manzala lakuarekin eta Timah lakuarekin.[1]
Aintzira Mikatz Handia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 0 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 23,2 km |
Zabalera | 10,8 km |
Azalera | 250 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 30°19′21″N 32°22′57″E |
Honen parte da | Bitter Lakes (en) |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Suezko kanala |
Aintziraren eta itsasoaren arteko komunikazioa zuzena da Suezko ubidearen bidez, tarteko esklusarik gabe; hala, lakuan lurruntzearen ondorioz galdutako uraren ordez itsasoko ura erabiltzen da etengabe. Lakuak mareek eragindako korronteen efektua arintzen laguntzen du, metagailu baten gisan.[2]
Arrainek migratu dezakete, normalean iparralderantz, ubidetik eta lakuetatik, eta horri Lessepsen migrazioa deitzen zaio. Hala, Itsaso Gorriko espezie batzuek Mediterraneoaren ekialdea kolonizatu dute.