Akuri
Kabidoen familiako ugaztun karraskaria, buru eta gorputz handikoa, oin motzekoa eta isatsik gabea. Jatorriz amerikarra da eta laborategiko saiakuntzetan oso erabilia da. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Akuria (Cavia porcellus),edo kuia, Caviidae familiako eta Cavia generoko karraskari bat da. Andeetakoak dira jatorriz (Hego Amerika). Hasiera batean, azienda gisa etxekotu zituzten elikagai gisaerabiltzeko, baina gaur egun oso zabalduta dago bere erabilera etxe-animali gisa.
- Artikulu hau animaliari buruzkoa da; landarea gaitzat duena beste hau da: «Kuia»
Akuri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Familia | Caviidae |
Generoa | Cavia |
Espeziea | Cavia porcellus Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 72 egun |
Bizi itxaropena | 5 urte |
Bihotz-frekuentzia | 250 taupada minutuko |
Eguneko zikloa | crepuscular (en) |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… eta ensembl.org… |
Jatorrizko eskualdean, oso animalia garrantzitsuak dira herri-kulturarentzat, batez ere elikagai gisa[1], baina baita herri-medikuntzan edo erlijio-zeremonietan ere.
Mendebaldean, Europako merkatariek XVI. mendean Europan eta Ipar Amerikan sartu zutenetik, etxeko animalia gisa erabili izan dira akuriak. Animalia mantsoak direnez eta erraz maneiatzen eta zaintzen direnez, maskota oso ezagunak bihurtu dira.
Kuia laborategi animalia gisa erabili da XVII. mendetik aurrera. XIX. eta XX. mendeetan maiz erabili ziren. Hala ere, harrezkero, beste karraskari batzuek ordezkatu dituzte, hala nola saguek eta arratoiek. Hala eta guztiz ere, gaur egun oraindik erabiltzen dira zenbait patologia ikertzeko, hala nola eskorbutoa (C bitaminaren ekarpen dietetikoa behar dute, gizakiek bezala).