Al Bano
From Wikipedia, the free encyclopedia
Albano Carrisi (Cellino San Marco, 1943ko maiatzaren 20a), Al Bano izen artistikoaz ezagunagoa, italiar eta albaniar abeslaria eta aktorea da. 1966an debutatu zuen, bai abeslari bezala, Festival delle Rose jaialdian, bai telebistan. 1967an entzute handiko abesti bat argitaratu zuen, "Nel sole".
Al Bano | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Albano Antonio Carrisi |
Jaiotza | Cellino San Marco, 1943ko maiatzaren 20a (80 urte) |
Herrialdea | Italia Albania |
Familia | |
Ama | Jolanda Ottino |
Ezkontidea(k) | Romina Power (1970eko uztailaren 26a - 2012) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, mahastizaina, egile abeslaria, musikagilea, gidoilaria, abeslaria eta estudioko musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Izengoitia(k) | Al Bano |
Genero artistikoa | pop musika chansona |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | ahotsa |
albanocarrisi.eu | |
|
1975an Romina Power estatubatuar emaztearekin batera duo artistikoa sortu zuen; 1999an dibortziatu ziren arte iraun zuen, eta 2013an berriz elkartu ziren duo artistiko bezala. Birritan hartu zuten parte Eurovision Abesti Lehiaketan: 1976an "We'll Live It All Again" abestiarekin, eta 1985ean "Magic Oh Magic" abestiarekin. Sanremoko kantu jaialdian 1982an bigarren postua lortu zuten "Felicità" abestiarekin; nazioarteko mailan entzute handia lortu zuen abesti honek. 1984an garaipena lortu zuten Sanremon "Ci sarà" abestiarekin.
Al Banok bakarlari ibilbidea berreskuratua zuen 1996tik.