Alan Moore
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alan Moore (Northampton, Northamptonshire, 1953ko azaroaren 18a) ingeles idazle eta komiki gidoigile bat da. Bere lan ezagunen artean daude Watchmen, V for Vendetta, The Ballad of Halo Jones, Swamp Thing, Batman: The Killing Joke, eta From Hell[1]. Komikiaren munduaren aldetik zein kritikaren aldetik onarpen handia duen egilea da, eta ingelesezko komiki gidoilaririk onenen artean aipatzen da beti[2][3]. Moorek beste izengoiti batzuk erabili ditu batzuetan, adibidez Curt Vile, Jill de Ray, Brilburn Logue eta Translucia Baboon; bere lanetako batzuk berriro inprimatu direnean, Moorek hala eskatuta, The Original Writer gisa berrizendatu dira[4].
Alan Moore | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Northampton, 1953ko azaroaren 18a (70 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Melinda Gebbie (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Northampton School for Boys (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komiki gidoilaria, eleberrigilea, zientzia-fikzio idazlea, iritzi-kazetaria, idazlea, komikigilea, penciller (en) eta ilustratzailea |
Lantokia(k) | Londres |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | William Burroughs |
Genero artistikoa | komikia |
dodgemlogic.com | |
|
Moore Erresuma Batuko fanzine underground eta alternatiboetarako idazten hasi zen 1970ko hamarkadan, 2000 AD eta Warrior aldizkarietan komiki arrakastatsuak argitaratzen hasi aurretik. Ondoren, DC Comicsek kontratatu zuen, "Erresuma Batuan bizi eta Ameriketako Estatu Batuetan nabarmen izan den lehen komiki idazle" gisa, eta bertan lan egin zuen Batman (Batman: The Killing Joke) edo Superman ("Whatever Happened to the Man of Tomorrow?") bezalako pertsonaietan. Nabarmen hedatu zuen Swamp Thing pertsonaiaren narrazioa eta titulu originalak egin zituen, adibidez Watchmen. Hamarkada horretan, Moorek lagundu zuen komikia errespetagarriago egiten AEBn zein Erresuma Batuan. Berak nahiago du "komiki" terminoa erabiltzea "eleberri grafiko" baino[5]. 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990koaren hasieran komiki industria utzi zuen eta modu independentean aritu zen tarte batez, komiki esperimentalagoak egiten, adibidez From Hell eta bere prosazko eleberri bat, Voice of the Fire. Ondoren, industria nagusira itzuli zen 1990ko hamarkadaren amaieran, Image Comicsentzat lan eginez, America's Best Comics garatu aurretik. Bertan inprimatu zituzten The League of Extraordinary Gentlemen eta Promethea komiki okultista. 2016an Jerusalem inpriatu zuen, Northampton herrian oinarritutako 1.266 orrialdeko eleberria.
Moore okultista, mago zeremonial[6] eta anarkista da[7], eta gai horiek maiz agertzen dira Promethea, From Hell edo V for Vendetta lanetan. Avant-garde motako diskoak eta lana egin ditu The Moon and Serpent Grand Egyptian Theatre of Marvels taldearekin. Bertan hainbat CD argitaratu ditu.
Bera oso alde egon ez arren, Mooreren lanek Hollywoodeko hainbat filmeren oinarria ezarri dute, tartean From Hell (2001), The League of Extraordinary Gentlemen (2003), V for Vendetta (2005), eta Watchmen (2009). Moore maiz agertzen da herri-kulturako beste leku batzuetan, eta literaturako zein telebistako idazle batzuen inspirazio iturri da, Neil Gaimanek[8] edo Damon Lindelof kasu. Bere bizitzako zatirik handiena Northamptonen eman du, eta esaten du bere istorioetako asko bertan bizitzearen ondorio ere badirela.