Alice Coltrane
estatubatuar konpositore, jazz pianista, organo- eta harpa jolea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Alice Coltrane, ezkondu aurretik Alice McLeod (Detroit, 1937ko abuztuaren 27a ā Los Angeles, 2007ko urtarrilaren 12a) konpositore, pianista, organo-jotzaile eta jazz harpa- jotzaile estatubatuarra izan zen.[1][2]
Alice Coltrane | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alice McLeod |
Jaiotza | Detroit, 1937ko abuztuaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Los Angeles, 2007ko urtarrilaren 12a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Pinelawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: arnas gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Kenny Hagood (en) (1960 - John Coltrane (1965 - 1967) |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Cass Technical High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, musikagilea, jazz musikaria, estudioko musikaria eta musika-talde gidaria |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Alice Coltrane Sextet |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | organoa pianoa harpa |
Diskoetxea | Warner Bros. Records Impulse! |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
alicecoltrane.org | |
Ezaguna da, besteak beste, jazz-bandetan harpa erabili zuten musikari entzutetsuetako bat zelako, bera baino lehen, Daphne Hellman (1916-2002), Betty Glamann (1923-1990), Dorothy Ashby (1932-1986), Corky Jale (1936) eta, geroago, Deborah Henson-Conant.[3]
Piano klasikoko ikasketetan trebatua zen, zazpi urte zituenetik. Laster sartu zen Detroiteko jazz-esparruan, eta Yusef Lateef eta Lucky Thompson saxofoi-jotzaileekin edo Kenny Burell gitarristarekin jo zuen. Parisen egon ondoren, New Yorken jarri zen bizitzen eta Terry Gibbsen laukotean sartu zen. John Coltrane ezagutu zuenean bere taldearekin jo zuen.[1]
John Coltranerekin ezkondu zen, eta musikaria hil zenetik bere ondarearen zaintzailea izan zen.[1][2]
Coltrane hil ondoren, bere bizitza espiritualtasunera eta meditaziora bideratu zuen, Indiara bidaiatu eta hinduismoan hasi zen, 'Turiya Sangitananda' izena hartu zuen. Kaliforniara itzuli ondoren, gogoeta-musikan aritu zen.[4][1]
John Coltraneren lana inspirazio-iturri garrantzitsua izan zen harentzat, baina Alicek bere musika-estilo propioa garatu zuen bere instrumentu nagusiekin, pianoarekin, organoarekin eta harparekin, baita bibrafonoarekin eta Indiako instrumentu batzuekin ere, besteak beste tanburarekin.