Aljerko kasbah
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aljerko kasbah, edo besterik gabe Kasbah (arabieraz: القصبة, Al-qaṣabah, euskaraz: «zitadela») Aljeriako hiri hartako zitadela eta inguruko auzoa da.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Aljerko kasbah | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Aljeria |
Aljeriako probintzia | Aljer probintzia |
District of Algeria | Bab El Oued District |
Commune of Algeria | Casbah |
Koordenatuak | 36°47′00″N 3°03′37″E |
Arkitektura | |
Azalera | 60 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (ii) eta (v) |
Erreferentzia | 565 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Arabiar Herrialdeak |
Izen-ematea | 1992 (XVI. bilkura) |
Itxi
UNESCOk 1992an gizateriaren ondare izendatu zuen. Aljeriako Independentzia Gerran oso leku garrantzitsua izan zen, Nazio Askatasunerako Frontearen matxinadak hor baitzuen epizentroa.
Auzoa askotan aipatu izan da film eta abestietan, adibidez 1937ko Pépé le Moko frantziar filmean bertan ezkutatzen zen protagonista; eta 1982an, The Clash taldeak Rock the Casbah abestia moldatu zuen.