Angula
Aingiraren umea, 2 urte ingurukoa eta ibaian gora joaten dena. Oso jaki preziatua da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Angula[1], txardieta edo txitxardina aingiraren arrainkumea da, arrantza ditzaketen arrainkume bakarra legearen arabera hain zuzen ere. Saltzen dutenean, gramo bateko pisua, 8 zentimetroko luzera eta bi edo hiru urte ditu.
Euskal gastronomian oso jaki estimatua da, besteak beste oliba olioa eta baratxuriarekin edo arrautzopilean. Egosiak saltzen dira, bizirik daudenean gardenak direlako. Oso arrain garestia delako, surimizko suzedaneo merkea du, "gula" izen komertzialez ezaguna.