Apo lasterkari
From Wikipedia, the free encyclopedia
Apo lasterkaria (Epidalea calamita) ipar eta mendebaldeko Europako eskualde hareatsu eta txilardietan bizi den urlehortarra da[1]. Helduek 60 – 70 mm luzera dute eta, apo arruntak ez bezala, bizkarraren erdian marratxo hori bat dute. 15 urte ere bizi den apo hau intsektu, zizare eta narrasti txikiez elikatzen da.
Apo lasterkari | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Amphibia |
Ordena | Anura |
Familia | Bufonidae |
Generoa | Epidalea (en) |
Espeziea | Epidalea calamita Laurenti, 1768 |
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | gaueko |
Apo lasterkaria tamaina ertaineko anuroa dugu. Apo arrunta (Bufo bufo) baino txikixeagoa izaki, eta honek bezalako soin trinkoa eta pikorrez jantzitako larru zimurra ageri ditu, bere ezaugarririk bistakoena bizkarrean zehar duen lerro bertikal argia duelarik. Bufonido guztietan gertatzen den legez, apo lasterkariaren kasuan ere epidermis osoa guruin pozoitsuz hornitua ageri da. 1996. urtetik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan zerrendatuta, 'Kaltebera' kategoriaren baitan.[2]