Aranzadi Zientzia Elkartea
zientzia elkartea eta argitaletxe / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi-asmorik gabeko zientzia elkarte bat da, eta helburutzat du kultura- nahiz natura-ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea. Jesus Elosegi ikerlari eta arkeologoak sortu zuen, XX. mendearen erdialdean, azterketa eta ikerketarako gunetzat. Geroztik, Aranzadik garrantzi handia hartu du komunitate zientifikoan, eta 2001ean herri-onurako erakunde izendatu zuten.
Aranzadi Zientzia Elkartea | |
---|---|
Aranzadi Zientzia Elkartea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′09″N 1°58′03″W |
Webgune ofiziala | |
Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.700 kide inguru ditu. Horietako 150 erakundearen ikerketa-eremuaren barruan lanean diharduten ikertzaileak dira, hainbat zientzia alorretan. Natura eta giza zientzien alorreko ikerlariak dira ia guztiak, eta gehienbat nabari diren zientzia alorrak hauek dira: Biologia, Historia, Arkeologia, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia.[1]