Arku karpanel
Hiru zentroko arkua, burualdeko kurbaren erradioa ertzetako bi kurbena baino askoz handiagoa duena. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arku karpanela[1] hainbat zirkunferentzia zatiz osatutako arkua da. Erdi puntuko arku simetrikoaren mutur bakoitzean arku txiki bat gaineratzen zaio; arku txiki hauen zentroa inpostaren marra berean daude, horrela, beraien artean itxura borobildua lortzen dute. Hiru, bost edo zirkunferentzia gehiagoz osatutako arkua izan daiteke, baina, beti ere, kopurua bakoitia izango da. Intradosak hartzen duen forma obalo edo elipse erdiaren antzekoa da.