Ayodhya
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ayodhya (Hindustani: (Entzutea); IAST: Ayodhydel) Uttar Pradesh estatu indiarrean Saryu ibaiaren ertzean dagoen hiria da. Faizabad barrutiko eta Uttar Pradesheko (India) Faizabad dibisioko egoitza administratiboa da.[1][2] Udalbatza bakar bat osatzen du Faizabad hiri bikiarekin batera.
Ayodhya अयोध्या | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Uttar Pradesh |
Division in India | Ayodhya division |
Indiako barruti | Ayodhya barrutia |
Jatorrizko izena | अयोध्या |
Posta kodea | 224123 |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°47′57″N 82°12′16″E |
Azalera | 79.8 km² |
Altuera | 93 m |
Demografia | |
Biztanleria | 55.890 (2011) 6.240 (2001) |
Dentsitatea | 700,38 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 5276 |
Ordu eremua | UTC+05:30 |
Matrikula | UP-28 |
Ayodhya, Saket izenez ere ezaguna, Indiako hiri zaharra da. Ramayana epika handia bertan kokatua dago eta Rama pertsonaiaren jaioterria da. Ayodhya Kosalako erresuma zaharraren hiriburua zen. Batez beste 93 metroko altuera du. Ramaren jaioterria dela uste denez, Ayodhya (Awadhpuri) hinduentzako zazpi erromesaldi-leku garrantzitsuenetako bat da.[1]
Jainisimo eta budismoaren hasierako testu kanonikoetan aipatzen da Gautama Buda eta Mahavira erlijio-buruzagiek hiria bisitatu eta bertan bizi izan zirela. Jainismoaren testuek bost tirthankararen sorleku gisa deskribatzen dute baita ere: Rishabhanatha, Ajitanatha, Abhinandanatha, Sumatinath eta Anantnath, eta Bharata Chakravarti mitikoarekin lotzen dute. Gupta garaitik aurrera, zenbait iturrik Ayodhya eta Saketa hiri berdinaren izen bezala aipatzen dituzte
Ramaren jaioterria delakoan, Ayodhya hinduentzako zazpi erromesaldi-leku garrantzitsuenen artean dago. Rama jaio zen lekuan tenplu bat zegoela uste da, Mughal Babur enperadorearen aginduz eraitsia izan omen zena, eta haren ordez meskita bat eraiki zen. 1992an, lekuari buruzko eztabaidaren ondorioz, hindu talde batek meskita eraitsi zuen. Talde horien helburua toki horretan Ramaren omenezko tenplu handi bat berreraikitzea zen.[3] Gorte Goreneko bost epailek osatutako epaimahai batek 2019ko abuztutik urrira bitartean alde bateko eta kontrako argudioak entzun zituen, eta lurra erregistro fiskalen bidez gobernuarena zela diktaminatu zuen, eta tenplu hindua eraikitzeko fideikomiso bati emateko agindu zuen. Hallaber, Uttar Pradesh Sunnien Batzar Nagusiari 2 hektareako lur alternatibo bat emateko agindu zion gobernuari, eraitsitako Babriko meskitaren ordez beste meskita bat eraikitzeko. Ram Mandir-en eraikuntza 2020ko abuztuan hasi zen.[4]