Badaia
Euskal Herriko mendilerroa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Badaia Arabako mendebaldean kokatuta dagoen mendigune karstikoa da. Badaiaren ekialdean Gasteiz dago, mendebaldean Kuartango, hegoaldean Iruña Oka eta iparraldean Zuia. Tetxa edo Subillako haitzarte ikusgarriak banatzen du mendebaldean daukan Arkamu mendilerrotik. Mendilerroaren zatirik handiena lur komunala da, Badaiako Mendilerroko Erkidegoak kudeatua.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Badaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Oteros |
Garaiera | 1.038 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′26″N 2°49′39″W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Itxi
Mendigunea 800-1.000 metro inguruko tontorrek osatzen dute, eta Oteros da garaiena. Gaur egun, argindarra sortzeko haize errota ugari ditu gainaldean.