Euskal Herriko arkua
Euskal Herriko mendikatea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Herriko arkua[1][2] edo Euskal Herriko atalasea[1][2] —Eusko Mendiak[3][4][5][6][7][8][9] edo (nahiz eta berez euskarari loturiko izena ez izan) Euskal Mendiak izenez ere ezaguna— Euskal Herriko geografia eremu bat da, muga hauen artean dagoena: Pirinioen (arkuaren ekialdeko muga), Kantauriar mendikatearen (mendebaldekoa), Bizkaiko golkoaren (iparraldekoa) eta Ebroko sakonunearen (hegoaldekoa) artean, alegia. Horrenbestez, Bizkai osoa, Gipuzkoa osoa, Araba gehiena (Arabako Errioxa izan ezik)[1] eta Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldea barne hartzen ditu.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Euskal Herriko arkua | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Aitxuri |
Garaiera | 1.551 m |
Mota | mendikate |
Azalera | 7.200 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′N 2°19′W |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Mendikatea | Kantauriar mendikatea |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Geologia | |
Material nagusia | kareharri |
Itxi