Barreiatze-bonba
Bere barnean banako zenbait lehergailu txiki dituen bonba, airetik edo lurretik jaurtitzen dena eta airean altitude batean dagoenean ireki eta lehergailu txikiak inguru batean barreiatzen dituena, gero leher daitezen. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Barreiatze-bonba,[1][2] zatikatze-bonba ere deitua,[3] edukiontzi bat da, barnean ehunka bonba txiki dituena, eta horiek azalera handi batean zabaltzeko eta lehertzeko diseinaturik dagoena.[2] Lurretik, itsasotik edo airetik jaurti daiteke, erorketa askeko modu librean edo zuzendurik.
Barreiatze-bonbak askatzen dituen bonba txiki edo azpimunizio horiek hainbat kalte eragin ditzakete; hala nola, karga leherkorrarekin ibilgailu blindatuak zulatzea, metraila-zatiekin pertsona asko, modu bereizigabean, hiltzea edo zauritzea, bai eta suteak sortzea ere.[4] Ehun herrialde baino gehiagotan debekaturik daude, eragiten dituzten albo kalte larriengatik.[5]