Bauxita
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bauxita mineral bat da. Aluminio oxido hidratatuz osatutako minerala da, eta kolore gorrixka du. Lokatz gogorraren antzeko masa eitegabe gisa azaltzen da. Aluminioaren mea nagusia da. Jamaikan, Errusian, Irlandan, Malaysian, Frantzian, Ginean, AEBn, Hungarian, antzinako Jugoslavian eta Grezian azaltzen da, batez ere, bauxita.
1821ean Pierre Berthier frantziar geologoak bauxita aurkitu zuen Provenceko Les Baux herritik gertu, Frantziako hegoaldean[1][2].