Berezko abortu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Berezko abortua —umegaltze eta hilaurtze izenez ere ezaguna[1]— istripu baten edo kausa naturalen ondorioz haurdunaldia etetea da, umekia bizirik irauteko gai ez den aldian. Berezko abortua, oro har, haurdunaldiko hogeigarren asteraino gertaturikoari esaten zaio; hortik aurrera, erditze goiztiarra izan dela eta haurra hilik jaio dela jotzen da.[2] Gehienetan, berezko abortua haurdunaldiaren lehenengo hamabi asteetan gertatzen da.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Berezko abortu | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | pregnancy with abortive outcome (en) reproductive system symptom (en) |
Espezialitatea | Obstetrizia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | O03 |
GNS-9 | 634634 |
OMIM | 614389 |
DiseasesDB | 29 |
MedlinePlus | 001488 |
eMedicine | 001488 |
MeSH | D000022 |
Itxi
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Oro har ezin da saihestu. Izan ere, gehienetan mutazio batek edo arazo oso goiztiar batek eragiten du. Hala ere, aurrekariak, adina, erretzea eta edatea kontuan hartzeko faktoreak dira.
Hainbat motatako umegaltzeak bereizten dira:
- Umetoki lepoa itxita badago, amak min gutxi badauka, odol galerak gertatu badira eta fetuak bihotz taupadak badauzka abortu mehatxua gertatu da, ziur asko haurdunaldiak aurrera jarraituko du.
- Haurdunaldi anenbrionikoa: ez dira ehun fetalak eratu abortua gertatzerakoan.
- Abortu saihestezina: sintomatzat ditu baginako odol jarioak, sabelaldeko espasmoak, eta umetokiaren lepoa handituta izatea.
- Abortu ez-osoa: fetua hiltzen da, baina haurdunaldiaren produktu guztiak ez dira kanporatzen.
- Abortu geldiarazia: fetua hiltzen da baina gorputzak haurdunaldiaren produktu guztiak gordetzen ditu. Emakumeak ez dauka ez haurdunaldi seinalerik ezta hilekorik ere.
- Abortu errekurrentea: hiru abortu edo gehiago jarraian edukitzea.
- Abortu septikoa: infekzio bat gertatzea umetokian, haren hormetan edo haurdunaldiaren produktu batean.