Bidaien Liburua
Benjamnin Tuterakoaren liburua, XII. mendekoa. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bidaien liburua edo Bidaia liburua (hebreeraz: מסעות בנימין מטודלה, Masaʻot shel Rabi Binyamin) Benjamin Tuterakoak XII. mendean idatzi zuen liburua da. Judu bidaiari eta idazle nafarra izan zen Benjamin. Jonas errabinoaren semea. Benjamini buruz ezer askorik ez dakigun arren, haren liburu bakarrean (Bidaien Liburua) deskripzio baliotsuak egin zituen komunitate juduez eta orduko lekuez eta bizimoduaz. Liburuan, garai hartako gatazka politiko eta historikoez ere mintzatzen da. Era berean, Ekialdeko Hurbileko eta Europako geografia zein judutarren irakaskuntzan hauek oso baliotsuak izan ziren, XVI. mendean zehar, ikasle errenazentistentzat. Izan ere, Mendebaldeko Asiaren deskribapen hau Marko Polorena baino mende bat baino zertxobait lehenago agertu zen.[1]
Bidaien Liburua | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Benjamin Tuterakoa |
Sorrera-urtea | XII. mendea |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Bidaldi liburua |
Hizkuntza | hebreera eta latina |