Bigarren Opioaren Gerra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bigarren Opioaren Gerra (txinera tradizionalez: 第二次鴉片戰爭; pinyinez: Dì'èrcì Yāpiàn Zhànzhēng) edo Txinarako anglo-frantziar espedizioa[4] Erresuma Batuak eta Frantziako Bigarren Inperioak Txinako Inperioaren kontra 1856 eta 1860 artean borrokatu zuten gerra bat izan zen.[5]
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Bigarren Opioaren Gerra | |||
---|---|---|---|
Opioaren Gerrak | |||
Palikaoko zubia, gudua hasi baino lehenago. Émile Bayarden lana | |||
Data | 1856ko urriaren 8a-1860ko urriaren 24a | ||
Lekua | Txina | ||
Emaitza | Franko-britainiarren garaipena, Tientsingo Ituna | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
1 AEB ofizialki neutrala zen, baina Barrier gotorlekuen guduan (1856) eta Taku gotorlekuen gudua (1859) britainiarren alde egin zuen.[3] |
Itxi
Opioaren Gerretan zehar, bigarren gatazka nagusia izan zen, berriro Txinarako opioaren esportazioan izandako tirabirek eraginda. Europarrek, berriro, Qing dinastia menderatu zuten. Pekingo Itunaren ondorioz, Hong Kongek Kowloon penintsula bereganatu zuen.