Bilbo–Concordia geltokia
Abandoko eraikina / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bilbo - Konkordetza, Konkordetza edota Santander geltokia izenez ere ezaguna, Renfe Feveren C-1f, R-3b, R-3 eta R-4 lineei dagokien lurgaineko tren geltokia da, Bilboko Abando barrutian kokatuta dagoena, Bailen kalean hain zuzen ere. Feveren geltoki nagusia da Bilbon, eta Valentín Gorbeña ingeniariak eta Severino Atxukarro arkitektoaren proiektuari jarraiki eraiki zen 1902an. 2013an FEVE desegin zenez geroztik, geltokiaren jabea ADIF enpresa publikoa da. Bailen kaleko sarrera nagusiaz gain, 2007an egindako zaharberritze lanen ondoren Jose María Olabarri kaletik ere sarbidea dago, Abandoko Indalecio Prieto geltokiarekin lotura egiten duela.
Bilbao - Konkordetza | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hurrengo trenak | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Bailén kalea, 2; 48003 | |||||||
Udalerria | Bilbo, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | 05451 | |||||||
Gunea | 1. gunea | |||||||
Irekiera | 1902 | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 3 | |||||||
Jabea | ADIF | |||||||
Eragilea | Renfe Operadora | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Renfe Aldiriak | Bilbo ↔ Balmaseda | |||||||
Renfe Feve | Bilbo ↔ Santander Bilbo ↔ Leon | |||||||
Bizkaibus | A3613 Bilbo - Ugao Miraballes - Orozko A3622 Bilbo - Basauri - Artunduaga - San Miguel - Zaratamo A3631 Bilbo - Galdakao - Larrabetzu A3632 Bilbo - Basauri - S. Miguel (Begoñatik) A3918 Orozko - Bilbo A3928 Artea - Bilbo A3929 Zeberio - Bilbo | |||||||
Bestelakoak | Transkantauriarra Abando Abando Indalecio Prieto Abando Taxi |
Geltokiak Renfe Feve marka komertzialaren aldirietako, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko zerbitzuak biltzen ditu. Gainera, Transkantauriarra ere geltokian gelditzen da. Kanpoaldean, Bailen kalean, Bizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren geralekua dago. Olabarri kaleko irteeratik Abandoko Indalecio Prieto geltokira lotura dago, non Renfeko Aldirien eta distantzia luzeko lineak, Bilboko metroaren 1. eta 2. lineak, Bilboko tranbia eta Bilbobus eta Bizkaibusen hainbat linea har daitezkeen.
Euskal Y-a Bilbora heltzen denerako, eta Abandoko geltoki intermodala eraikitzearekin batera, Concordia geltokiko tren zerbitzuak Abandoko geltokira pasatzea espero da.