RENFE Cercanías AM
Zabalera txikiko trenek lan egiten duten Renferen merkataritza-dibisioa / From Wikipedia, the free encyclopedia
RENFE Cercanías AM lehenago Renfe Feve izena zuena[1] (Feve,[2] barnean Renfe Ancho Métrico[3] —Renfe Zabalera Metrikoa— bezala ere ezaguna) Renfe Operadora espainiar enpresa publikoko merkataritza-dibisio bat da. Trenbide Azpiegituren Administratzailearen zabalera txiki edo metriko burdinbideak ustiatzeaz arduratzen da Espainiar Estatuan. Hala, eskualdeko edo aldiriko zerbitzuak ematen ditu honako lurralde hauetan: Galizia, Asturias, Leon, Kantabria eta Murtzia. Sarearen dinamismoa dela eta, Bilbo-Leon eta Bilbo-Santander burdinbideak ustiatzeaz ere arduratzen da Euskal Herritik igarotzean, hau da, 85 kilometro inguru lur euskaldunean.[4]
Renfe Feve | |||
---|---|---|---|
Bilbotik Leonerako eskualdeko tren bat Mena Haranean | |||
Datu orokorrak | |||
Garraio mota | Aldiriko trena Eskualdeko trena Luxuzko trena | ||
Eskualdeak | Espainia Euskal Herria | ||
Lineak | 21 | ||
Geltokiak | 403 | ||
Jabea | Espainiako Sustapen Ministerioa | ||
Webgunea | www.renfe.com | ||
Ustiapena | |||
Hasiera | 2013ko urtarrilaren 1a | ||
Eragilea | Renfe Operadora | ||
Ibilgailuak | 114 | ||
Datu teknikoak | |||
Luzera | 1 192 km | ||
Galiboa | 1 000 mm | ||
|
Renfe Fevek Europan zabalera txikiko burdinbide sarerik handiena ustiatzen du, 1 192 kilometro luze eta 403 geltoki eta geraleku dituela.
Renfe Feve, gainera, Renfeko luxuzko hiru tren turistikoetako bi operatzeaz arduratzen da: Transkantauriarra eta Roblako expresoa.