Biurrun-Olkotz
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Biurrun-Olkotz[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri konposatu bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 20,5 kilometrora. Altuera 469 eta 937 metro artekoa da, eta 15,69 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 246 biztanle zituen.
Biurrun-Olkotz | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Olkotz kontzejuko karrika bat | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Iruñea | ||
Izen ofiziala | Biurrun-Olcoz | ||
Alkatea (2019-2023) | Maria Luisa Serrano Echaves (Biurrun-Olkotz) | ||
Posta kodea | 31398 | ||
INE kodea | 31056 | ||
Herritarra | biurrundar, olkoztar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°40′26″N 1°41′05″W | ||
Azalera | 15,69 km² | ||
Garaiera | 469-937 metro | ||
Distantzia | 20,5 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 246 (2023: 11) | ||
Dentsitatea | 15,68 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 17,29 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 20 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 85,71 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 6,25 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 5,60 (2018: %1,82) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1929 | ||
Webgunea | www.biurrun-olcoz.es |
Biurrun-Olkotz udalerri bat da, non Biurrun, bertze bat, Olkotz, xurgatu zuena, azken horren aurretik jarriz. Izarbeibarreko goialdean dago, eta Artederreta izeneko goi-ordokiaren zati bat hartzen du (batez ere Olkotz inguruan). Artederreta Nafarroako Mendialdearen eta Nafarroako Erriberaren arteko igarobide naturala da, Zidakos eta Robo ibaien ibarretatik barrena. Donejakue bideak zeharkatzen du udalerria, zehazki Somportetik datorren adarrak, Olkotzen geldialdia egiten duena. Azpimarratzekoa da Olkotzeko dorrea, oraindik zutik dirauen Nafarroako gotiko estiloaren adibide bikaina.
Bertako biztanleak biurrundarrak eta olkoztarrak dira.