Bjarne Riis
txirrindulari danimarkarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bjarne Riis (Herning, Danimarka, 1964ko apirilaren 3a - ) Frantziako Tourra irabazi duen txirrindulari daniar bakarra da.
Bjarne Riis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Herning, 1964ko apirilaren 3a (60 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Bizilekua | Sorengo |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anne Dorthe Tanderup (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
T-Mobile | 1996-2000 |
Safir (en) | 1986-1986 |
Lucas-Arkel | 1987-1987 |
La Vie claire | 1988-1988 |
Système U | 1989-1989 |
Castorama | 1990-1991 |
Ariostea (en) | 1992-1993 |
Gewiss-Ballan (en) | 1994-1995 |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 186 zentimetro |
Jasotako sariak | |
1986. urtean egin zuen debuta. Hasierako urteetan ez zuen garaipen handirik izan. 1989. urtean lehenbiziko etapa garaipenak izan zituen Italiako Giroan eta Etorkizuneko Tourrean.
1992. urtean Danimarkako txapeldun izatearekin bere txirrindulari ibilbideak bultzada handia izan zuen eta hurrengo urteetan garaipen handiak lortu zituen, tartean 1996. urteko Frantziako Tourra. 2007. urtean Kopenhagen emandako prentsaurreko batean 1993 eta 1998 artean EPOz dopatu izana onartu zuen[1] eta Tourreko garaipena eztabaidatua da, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) ez baitu oraindik erabakirik hartu.
1999. urtean Suitzako itzulian erori eta erretiratu egin zen. Ordutik aurrera Danimarkako Team Saxo Bank taldeko zuzendaria da. Bere gidaritzapean izandako garaipen handienak, 2006. urtean Italiako Giroa (Ivan Bassok) eta 2008. urtean Frantziako Tourra (Carlos Sastrek) izan dira.